XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inportazioengatik krisian dago ahate eta antzaren produkzioa

Protestak gehitzen ari dira eta produkzioa une arriskutsuan dago.

Landesetako hiriburuan manifestaldi bat burutu zuten 500 nekazariek iragan astelehenean.

Gobernuak Bruselasetik gizenaren ekoizpenaren babesa ardiets dezan eskatu dute.

Europa ekialdeko inportazioek azken denbora hauetan, arrisku larrian jarri dute laborantzako sektore oso bat. LUZIEN ETXEZAHARRETA / BAIONA.

Gizenaren arazoak Baxe Nafarroako Amikuze aldean nabari dira bereziki, bertako produkzioa garrantzitsua delako.

Landesetako hiri nagusian, Mont de Marsanen, iragan astelehenean nekazari manifestaldi bat izan zen.

Itxura folkloriko bat emanez, antzara talde bat manifestalarien aurrean, ohiturazko laborarien espresbideak erabili dira, pintaketak, Prefeturaren aurrean su pizteak eta azkenean ordezkaritza baten hel araztea Prefetaren bulegora.

FDSEA sindikatoaren eskakizunak jakinarazi dira.

Gobernuak ekoizpen honen defentsan ar dadien galde egin da, nekazaritzaren munduko erabakien hiri nagusi den Bruselasen.

Argi da sindikatoarentzat arazoak inportazioetatik datozela, horiek kurtsoen apaltzea eta erorketa bultzatzen dutela.

Hemen ere Europa mailan atea jo behar dute.

Landesetako FDSEA sindikatoaren buru den Pargade jaunak deklaratu digu otoizka ari izan behar gara Laborantzako Ministeritzak zerbait egin zezan.

Sindikatoak galde egin dio dozier bat presta dezan gai horretaz, Bruselasera hel arazteko gero.

Abendoaren hasieran hori egin ondoan eza borobil bat emana izan da galde egiten zen salbuespen kasuari.

Ahate eta antzara gizenen produkzio egileen sindikatoak doziera ber egin dezan ministeritzak, argumentu berriekin eta sakonkiago eskatua izan zaio.

Pargadek bere deskonfiantza doi bat azaldu digu: gobernuak printzipiozko baia eman digu baina prisa guti agertzen dute, eta astelehen honetako manifestaldia sindikatoaren presio egite bat bezala kontsideratu behar da.

KONTROL ZUZENIK EZ Gizenaren arazoak Baxe Nafarroako Amikuze aldean nabari dira, horko produkzio garrantzitsua delako, eta neguan zehar Feria batzuetan emaitza hoberenak saristatzen baitira.

Baina Landesetako departamendua da horren leadera, Frantziako %53 hortik bait dator.

Pargadek erran digunaz normala da beraz erreibindikazioneen mailan gu ere lehenak izatea.

Bainan dio ere gure lorpenek gizenaren produkzioan ari diren guziak lagunduko ditu.